Euskera

MALLORCA, DIRU-TASETATIK LIBRE

Mallorca, mundu mailan turismo-gune bezala ezaguna, mendizaleentzako paradisua da. Ezinezkoa da irla mendirik gabe ulertzea, horietariko batzuk UNESCO etxeak gizon-emakume guztien ondare izendatu dituelarik.

Balear Uharteetako Gobernuak turismoaren sustapena ingurune naturalean oinarritzen du, nazioarteko feria guztietara eramanez. Alta, kontraesan hauek ditu:

1. Kobratzea aurreikusten du, Naturan murgiltzeagatik.

2. Natura-ingurunean sartzeagatik oso arautegi mugatzailea aplikatzen du.

3. Mendi-ibiltariei eta korrikalariei zidor publikoak ixten dizkie, bai eta eskalatzaileei, arroila- jatsilariei eta espeleologoei gehiegizko baimenekin betoa jarri.

4. Murrizketak egiten ditu natura-inguruneetako aisialdi guneetako azpiegituretan eta ekipamenduetan.

5. Eskalada eta arroila-jaitsiera Mallorcako mendietan onartzen dituen Europako arauari entzungor egiten dio.

 Hau guztiagatik, herri-plataforma sortu dugu balear Administrazioarekin gure mendietarako sarrera negoziatzeko, bai eta bere lege-esparrua aldarazteko ere. Gure proposamenak, hauek:

1. Sarrera erraztu dadila Natura-ingurunera, onartutako marko baten pean, baimenik eta tasarik gabe.

2. Indarrean dagoen legedian aldaketa proposatzea, mendi-talde guztiak hartzen dituen eredu batengatik aldatua izan dadin, eta ez baztertzailea edo elitista.

3. Ingurunearen babesa, kontserbazioa eta Natura-ingurunearekiko begirunean eta errespetuan kontzientziazioa bultzatzen dituen generazio-arteko hezkuntzaren sustapena.

4. Administrazioaren, jabeen eta erabiltzaileen arteko komunikazio kanal irekiak mantentzea.

5. Natura-ingurunearen barruan historia, kultura eta artea osatzen dituzten ondareen kontserbazioa, hedapena eta aberastea lortu dadila, euren erregimen edo titulartasunetik gaindi.

6. Mendi-ibiltaritza, eskalada eta arroila-jaitsiera jarduera tradizional bezala errekonozitu daitezela.

Zure sinadura eskatzen dugu gure politikarien aurrean bitartekari izateko, bai eta gure mendiek merezi duten ingurumen arautegi errealista eta egokia exijitzeko.

Agur bero bat eta eskerrik asko lerro hauek irakurtzeagatik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Uso inapropiado de la Ecotasa.

La Plataforma Units per Conservar contra el uso inapropiado de la Ecotasa Units per Conservar (UxC) introduce una fotodenuncia con...